2012/03/17

Elhuyaren webgune berria


Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak webgune berria estreinatu du eta bertan Elhuyar aldizkariaren papereko bertsioan jasotzen diren edukiak sarean daude, edonoren esku.

Elhuyar aldizkariaren papereko bertsioan jasotzen diren edukiak sarean daude webgune horretan, edonoren esku. Euskaraz sortu eta landutako edukiak aurkituko ditu han irakurleak. Hemengo zientzialari, ikerlari eta adituen ahotsak biltzen dira, eta euskal ikerketaren eta ikertzaileen berri jaso eta zabaltzen da. Gainera, irakurleak Euskal Herriko komunitate zientifikoa ezagutzeko aukera izango du.

2012/02/17

Web 2.0 tresnak bilduta site batean

Web 2.0 tresnak hezkuntzarako prest sitea sortu dute Mondragon Unibertsitateko Lehen Hezkuntzan Graduko 2. mailako ikasleak eta irakasleek, IKTak hezkuntzan ikasgairako. Lan interesgarria da Web 2.0ko tresna asko eta anitz biltzen dituztelako eta bakoitzaren erabilera pedagogikoak proposatzen dituztelako. Horrela aurkezten dute sitearen sarreran:
"Taldeka egin dugu lan. Talde bakoitzak Web 2.0 tresna bat hautatu eta hari buruzko ondorengo puntuak landu ditugu:
  • Sarrera
  • Erabilera pedagogikoa(k)
  • Idatzizko tutorialak eta bideotutorialak (euskaraz)
  • Ondorioak
Gure lanaren emaitza guztiokin partekatu nahi dugu. Ez hori bakarrik, zuen ekarpenak jasotzeko gonbidapena ere luzatu nahi dizuegu. Beraz, norbaitek tresna hauen inguruan ekarpenen bat egin nahi badu edo gure bildumari beste erremintaren bat gehitu, ipini gurekin harremanetan, iruzkin bat utziz dagokion tresnaren orrian edo orri nagusi honetan"

Eskertzekoak dira horrelako ekimenak. Ahal badugu, egingo dizkiegu ekarpenak.

2011/08/07

Etorkizuneko Web-a

rome
Begiratu ondoko webguneak, proba itzazu, interaktiboak dira. Html5ean -Web-era iraultza ekarriko duen lengoaian- sortutako orriak. Teknologia merkea eta irekian eginak daude eta etorkizuneko Web-a omen dira. Hobeto ikusiko dituzu Chrome nabigatzailean:

2011/06/08

Buru mapak

Mapa kontzeptualekin ibili naiz lanean, baina buru mapak beste zerbait dira. Banuen horretaz ikasteko gogoa eta oso ondo etorri zazkit Gipuzkoako Berrikuntzako eta Jakintzaren Departamenduak argitaratutako bideo tutorial hauek. Oso tresna interesgarria dira, dudarik gabe, eta merezi du denbora tarte bat hartzea nola egiten diren ikasteko.

Hara hemen esplikazioa, ikastaro moduan antolatuta: buru-mapak

2011/05/11

Jakintsu bat zientzia era xumean kontatzen

Apirilaren erdialdean Pedro Miguel Etxenike fisikariak ZuZeuko blog bat jarri du martxan. Blogak Jakin baneki! du izena eta lehenengo sarreran dioen bezala, honetara dator:
"Kontua da noizean behin hementxe argitaratuko ditudala nire pentsamenduak, astean behin edo antzeko maiztasun batekin, zientzia eta teknologiak ekarri diguten garaipenaz aritzeko, batez ere".

Hamar egunez behin, gutxi gorabehera, idazten du eta oso interesgarria da, bai edukiagatik, bai euskara txukun eta ulergarrian egiten duelako.


Jakin baneki! bloga
Uste dut Lehen Hezkuntzako ikasleek ere ulertu ditzaketela gure zientzialari ospetsuak idazten dituenak eta ekintza polita iruditzen zait haren bloga jarraitzea. Gainera, kontuan izan behar dugu, bloga izanik, aukera izango genezakela iruzkinen bidez galderak egiteko edo harekin komunikatzeko. Hori luxua!

2011/05/09

Non geratuko dira oraingo testu liburuak?

Ez dira hitz asko behar, harrigarria da bideo honetan erakusten dena. Izango al da horrela baita gure ikasleentzat ere?