2012/02/17

Web 2.0 tresnak bilduta site batean

Web 2.0 tresnak hezkuntzarako prest sitea sortu dute Mondragon Unibertsitateko Lehen Hezkuntzan Graduko 2. mailako ikasleak eta irakasleek, IKTak hezkuntzan ikasgairako. Lan interesgarria da Web 2.0ko tresna asko eta anitz biltzen dituztelako eta bakoitzaren erabilera pedagogikoak proposatzen dituztelako. Horrela aurkezten dute sitearen sarreran:
"Taldeka egin dugu lan. Talde bakoitzak Web 2.0 tresna bat hautatu eta hari buruzko ondorengo puntuak landu ditugu:
  • Sarrera
  • Erabilera pedagogikoa(k)
  • Idatzizko tutorialak eta bideotutorialak (euskaraz)
  • Ondorioak
Gure lanaren emaitza guztiokin partekatu nahi dugu. Ez hori bakarrik, zuen ekarpenak jasotzeko gonbidapena ere luzatu nahi dizuegu. Beraz, norbaitek tresna hauen inguruan ekarpenen bat egin nahi badu edo gure bildumari beste erremintaren bat gehitu, ipini gurekin harremanetan, iruzkin bat utziz dagokion tresnaren orrian edo orri nagusi honetan"

Eskertzekoak dira horrelako ekimenak. Ahal badugu, egingo dizkiegu ekarpenak.

1 iruzkin:

  1. Aupa Arantza, mikel bringas naiz Jonen laguna. Hemen proposatzen dizut beste aukera bat: http://ibilbideak.euskadi.net ia gogoko duzun.

    ErantzunEzabatu