IKT-baliabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IKT-baliabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/05/19

Izaki bizidunen ugalketa

Landareen ugalketa eta animalien ugalketari buruz ikasten jarraitzeko ikusi, entzun eta ekin

Landareen ugalketa

Animalien ugalketa

2014/03/09

Gaurko IKT saioa

Kaixo, 4.A-ko ikasle superlangileak! Sarrera hau apaintzeko munstro batzuen argazkia aukeratu dut.Ezetz asmatu nor diren!

Bueno, serio jarrita, gaurko infor saioa bi zatitan banatuko dugu:

Lehenengo zatian Inguruneko gaia errepasatuko dugu eta horretarako esteka hauetan klikatuko duzue, bertan dagoen informazioarekin ikasten joateko:

Hezurrak eta giharrak

Gure eskeletoa

Galdera-erantzunak 

Elikagaien piramidea 

Eta bigarren zatian bestelako zerbait

kalkulu ariketa arinak

teklatuarekin trebatzeko jolasa

Badakizue. Aurrekoan Celiak eta Garazik egin zuten bezala, erantzunaren bat idatzi nahi baduzue, hemen behean egin dezakezue. Baina izena idatzi, e?

Ondo pasa, guapok! 

2014/02/22

Joko batzuk trebatzeko

Gaur ere joko batzuk egingo ditugu. Kalkuluan trebatzeko, ortografia lantzeko eta teklatuan erraztasuna hartzeko. Binaka jarrita, txandaka egitea komeni zaizue. Eta ez ahaztu proposatzen diren jarduera guztietatik pasa behar duzuela biek. Animo!

Buruzko kalkulua praktikatu

Ortografia gaztelania

20 lortu batuketan

Mekanografia pixka bat

Ergit saguzarren kobazuloan

2012/03/17

Elhuyaren webgune berria


Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak webgune berria estreinatu du eta bertan Elhuyar aldizkariaren papereko bertsioan jasotzen diren edukiak sarean daude, edonoren esku.

Elhuyar aldizkariaren papereko bertsioan jasotzen diren edukiak sarean daude webgune horretan, edonoren esku. Euskaraz sortu eta landutako edukiak aurkituko ditu han irakurleak. Hemengo zientzialari, ikerlari eta adituen ahotsak biltzen dira, eta euskal ikerketaren eta ikertzaileen berri jaso eta zabaltzen da. Gainera, irakurleak Euskal Herriko komunitate zientifikoa ezagutzeko aukera izango du.

2012/02/17

Web 2.0 tresnak bilduta site batean

Web 2.0 tresnak hezkuntzarako prest sitea sortu dute Mondragon Unibertsitateko Lehen Hezkuntzan Graduko 2. mailako ikasleak eta irakasleek, IKTak hezkuntzan ikasgairako. Lan interesgarria da Web 2.0ko tresna asko eta anitz biltzen dituztelako eta bakoitzaren erabilera pedagogikoak proposatzen dituztelako. Horrela aurkezten dute sitearen sarreran:
"Taldeka egin dugu lan. Talde bakoitzak Web 2.0 tresna bat hautatu eta hari buruzko ondorengo puntuak landu ditugu:
  • Sarrera
  • Erabilera pedagogikoa(k)
  • Idatzizko tutorialak eta bideotutorialak (euskaraz)
  • Ondorioak
Gure lanaren emaitza guztiokin partekatu nahi dugu. Ez hori bakarrik, zuen ekarpenak jasotzeko gonbidapena ere luzatu nahi dizuegu. Beraz, norbaitek tresna hauen inguruan ekarpenen bat egin nahi badu edo gure bildumari beste erremintaren bat gehitu, ipini gurekin harremanetan, iruzkin bat utziz dagokion tresnaren orrian edo orri nagusi honetan"

Eskertzekoak dira horrelako ekimenak. Ahal badugu, egingo dizkiegu ekarpenak.

2011/06/08

Buru mapak

Mapa kontzeptualekin ibili naiz lanean, baina buru mapak beste zerbait dira. Banuen horretaz ikasteko gogoa eta oso ondo etorri zazkit Gipuzkoako Berrikuntzako eta Jakintzaren Departamenduak argitaratutako bideo tutorial hauek. Oso tresna interesgarria dira, dudarik gabe, eta merezi du denbora tarte bat hartzea nola egiten diren ikasteko.

Hara hemen esplikazioa, ikastaro moduan antolatuta: buru-mapak

2011/05/09

Non geratuko dira oraingo testu liburuak?

Ez dira hitz asko behar, harrigarria da bideo honetan erakusten dena. Izango al da horrela baita gure ikasleentzat ere?

2011/04/02

Buruzko kalkulua lantzearen abantailak

Eragiketa matematikoak arkatza eta paperik gabe egitea oso era egokia da kontzentrazioa eta arreta garatzeko. Hara hemen jarduera batzuk (gaztelaniaz daude, baina ia testurik gabekoak dira)

Matematikazko lasterketak

Buruzko kalkulua LHrako

Landetxe matematikoa

Velilla eta Matenabea


Mekanografian trebatu vedoquerekin

Eta Clic-eko beste hau:

2010/10/06

Graffitiak egin sarean

Hau ere gustatzen zaigu, matematika haina, eta zer esanik ez, ikasleei!!

Brooklynmuseumekin graffitiak egin

Virtual graffiti

2010/10/05

Matematikarekin jolasean

Noizean behin aurkitzen ditugu ikasteko balio duten jolasak eta hona ekartzen ditugu. Oraingoak matematikakoak dira eta ingelesez eta gazteleraz daude; baina gure ikasleak oso azkarrak dira eta hizkuntza asko menderatzen dituzte. Hauexek dira topatu ditugun bi orrialdeak, biak txukun eginak, eta jarduerak banan bana aztertu aurretik, zuek erabil ditzazuen ekarri ditugu:

www.matematicasdivertidas.com

disfrutalasmatematicas

Hemen aurkezteaz gain, baliabideen orrian ere jarri ditugu, nahi duzuenean jostatu zaitezten.


2010/03/17

Hitzapasa: hitz-jokoa ikasleentzat

Lehenago ere aipatu ditut (eta zerrendatu) blog honetan, ikasleekin erabil ditzakegun internet jolasak. Oraingoan berri batekin nator: hitzapasa. Maite GoƱik euskaraz diseinatutakoa, gaztelaniazko "pasapalabra"-n oinarritua. Joko honen xehetasunak Sustatun bertan azaldu ditu egileak.

2010/03/09

Azpitituluak euskaraz

Hitz egin dut beste noizbait ere horretaz, zinea jatorrizko bertsioan ikustearen abantailetaz, hain zuzen. Gurea bezalako hizkuntza baten mesederako, zalantzarik gabe. Eta ez bakarrik hori. Zinearen alde egoteaz gain, kanpoko hizkuntzak, entzutearen poderioz, ezagutzeko eta ikasteko bidea baita ere. Horregatik, hona ekarri nahi izan dut azpitituluak.com ekimena eta horri buruz Luistxo Fernandez-ek Zuzeu-n emandako informazioa.

2009/08/27

Software librearen alde

Ordiziako Jakintza ikastolak emandako aurrerapausoa aipatzekoa da. Duela urte batzuetatik IKTen esparruan aintzindari dira, eta oraingoan ere horrela izan da: software askearen aldeko apostu erabatekoa egin dute, eta hemendik aurrera Windows alde batera utzita, Gnu-Linux oinarria duen Ubuntu izango da ikastetxeko ordenagailuetako sistema eragilea. Erabaki horrekin batera Windows-ekin erabili daitezkeen software libreko aplikazio garrantzitsuenen gida jarri dute ikastolako webgunean. Hor azaltzen diren aplikazio asko aipatu izan ditut lehenago eta blog honetako baliabideen artean aurki ditzakezue. Beste batzuk, ordea, frogatzeko ditut, eta ezagutzen ditudan heinean, linkak jartzen joango naiz.

2009/08/17

LHrako ordenagailuek bi sistema eragile (eranskinarekin)

Azkeneko albistea izan da: ikastetxeetara datozen ordenagailuek Windows XP instalatuta ekarriko dute, baina sistema librearekin erabili ahal izango ditugu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitu du abiatze bikoitza izango dutela gailuek.

Software librea erabili ahal izango dugu ordenagailu horietan, baina hori ikastetxe bakoitzak erabaki beharko du. Eusko Jaurlaritzak dagoeneko erabaki du: 2.200.000 euro (gutxienez) ordainduko dizkio Microsoft-i, Windows eta Office paketeen truke.

Gehiago jakiteko berrian irakurri dezakezu.

eranskina
Gai honi buruz argibide batzuk aurkitu ditut Sustatun. Oso interesgarriak. Ezingo nuke garbiago azaldu.

2009/07/20

Euskaraz lan ta lan

Behin baino gehiagotan aurkeztu ditut euskara sustatzeko sarean aurkitu ditudan laguntzak. Lantalan.com da horietako bat. Blog horretan, bertako aurkezpenean dioen bezala, "lan munduan euskara gehiago erabili nahi duten pertsonei, enpresei eta bestelako erakundeei..." laguntza ematen zaie. Interesgarriena, eskaintzen dituen baliabideak eta tresnak, hala nola, agiri-ereduak, euskarazko softwarea, zuzentzaile ortografikoak... 2005 urtean sortua da eta ibilbide serioa egin du euskara esparru guztietan erabilia izan dadin. Irakurtzea merezi du gai horri buruz argitaratutako hausnarketa: Euskaraz bizi al gaitezke?

2009/07/06

Beste sare sozial bat sortu da

Aurrekoan aurkeztu nuen zugaz.com, Goienak gaztetxoentzat sortutako sare soziala. Orain beste sare bat aurkeztera nator: zulozale.com. Gaztezulo aldizkari digitalak sortutako zulo berezi horretan, gazteek jendea ezagutu, iritzi eta afizioak partekatu... beste sare sozialetan egiten direnak egin ditzakete. Are geihago, Facebook eta bera bezalako sareekin sortzen zaizkigun zalantzen aurrean (nork kontrolatzen dituen, nork kontrolatzen gaituen...), gure sare txikiago hauek erabiltzea izan daiteke irteera. Profila sortu, esaldiak bota, argazkiak igo.... eta gazteen sare sozial euskaldunean sartuko zara.

2009/06/19

Sare sozial euskalduna: zugaz.com

Sare sozialen garaian gaude. Facebook edo Tuenti-n ez dagoena trena galdu duela dirudi. Gazteak dira, batez ere, sare horietan partaide erraz egiten direnak eta, behin sartuz gero, lagunak gehitu eta gehitu aritzen dira. Komunitate horietan milioika erabiltzaile daude eta muga jartzen ez duenarentzat ez dira seguruak. Zugaz.com ere horrelako sare sozial bat da gazteentzako. Argazkiak, bideoak eta beste zenbait kontu konpartitu ahal izango dituzte gazteek webgune honetan. Horrez gain, jokoak ere badaude, bertan jolastu ahal izateko. Goienak sortu du webgunea eta euskara hutsean dago. Informazio gehiago sustatu.com. Interesgarria iruditu zait. Anima zaitez eta sortu zure soslaia!

Zugaz. Lagunen argazkiak

2009/06/04

Hiztegiak ordenagailu eta mugikorrean

Ez dago aitzakiarik euskaraz ondo hitz egiteko eta idazteko. Hor eta hemen eskura ditugu hamaika hiztegi laguntza behar dugunerako. Firefox bada gure nabigatzailea "euskalbar" instalatzea da aukerarik egokiena, blog honetan bertan azaldu nuen bezala; baina horrela ez bada, edota euskalbar-en dagoenaz gain beste zerbait behar badugu, euskararen donostia webgunean aurki dezakegu hiztegi zerrenda luzea behar diren loturekin. Eta ordenagailua ondoan ez badugu, ez kezkatu! Telefono mugikorrean ere eduki dezakegu euskal hiztegia instalatuta: sakelako hiztegia

Tetris 25 urte

Tetris jolasak 25 urte betetzen zituen atzo. Bideo-joko ezagunenetako bat da. Jolasaren dinamika oso erraza da: pieza ortogonal batzuk biratu eta mugitu egin behar dira pantailan goitik behera doazen bitartean. Blokeak ilara horizontalean kokatu eta osatzen denean, ilara desagertzen da jokorako espazio gehiago sortuz; era honetan eten gabe beheraka datozen piezak kokatzen jarrai dezakegu. Errazena ikustea eta jolastea da; hortxe tetris on-line

2009/05/27

Gmail euskaraz

Gmail, Googleren eposta zerbitzua, euskaraz dago jada. Aspaldi egin zuen itzulpena boluntario talde batek, baina orain arte ez zegoen aukera hori aktibatuta. Albiste ona da, asko baikara Gmailen erabiltzaile euskaldunak. Hizkuntza aldaketa egiteko nahikoa da urrats hauek betetzea: CONFIGURACION → IDIOMA → EUSKARA (Hautatu) →GUARDAR CAMBIOS Hortik aurrera Gmailen azal webgune osoa euskaraz izango duzue.